Aitana Alberti León

Aitana Alberti León
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1941eko abuztuaren 9a (82 urte)
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaRafael Alberti
AmaMaría Teresa León
Jarduerak
Jarduerakidazlea, editorea eta ikertzailea

Aitana Alberti León (Buenos Aires, 1941eko abuztuaren 9a) argentinar idazle, editore eta ikerlaria da.

Biografia

Buenos Airesen jaio zen 1941ean.

Bere gurasoak ziren Rafael Alberti eta María Teresa León idazle espainiarrak.

Gurasoek Espainiako Gerra Zibila dela eta Argentinara ihes egin behar izan zuten eta haien erbestean jaio en alaba.

Zientzia Antropologikoak ikasi zituen.[1]

Italia, Espainia eta Kanadan bizi izan da eta gaur egunean Kuban bizi da. [1]

Lana

Idazlea izateaz gain (poesia eta ipuinak idatzi ditu batez ere), Espainiako 27ko belaunaldiko poeten lanen editore eta ikertzailea izan da. Poeta horien lana ezagutzera ematen ere lan handia egin du Espainiako eta Kubako telebistetan.[1]

Kubako "Proyecto Cultural Sur" ('Hegoaldeko Kultura Proiektua') poesia eta arteak susutatzeko proiektuko presidentea da. Proiektu horretan Europa eta Ameriketako 30 hiri inguru daude sartuta.[1]

Bere lan poetikoa gaztelaniatik hainbat hizkuntzatara itzuli da (alemaniera, polakoa, errusiera, errumaniera, italiera...).[1]

Munduko Poeten Mugimenduko kidea da.[1]

Lan nabarmenak[2]

  • Poemas, 1955, 2006, 2011.
  • Pupila al viento, 1998.
  • Y de nuevo nacer, 1999, 2007.
  • Son del fugado cuerpo, 2002.
  • A bordo de la bruma, 2009.
  • Azimut, 2009.
  • Memorias: la arboleda compartida, 2009.
  • La memoria inseparable, 2010.
  • Plegaria/Prayer, 2013.
  • Los inquilinos de la soledad, 2006, 2013.
  • Dos elegías españolas, 2014.
  • Las flores del bien, 2015.
  • Amazona en la centella, 2016.
  • Cuentos persas, 2018.

Erreferentziak

  1. a b c d e f "Aitana Alberti León" In Babelio. .
  2. "Aitana Alberti León" In Uno y Cero Ediciones. .

Kanpo estekak

  • Bere autobiografiari buruzko orria Cubarte orrian
  • Elkarrizketa: "Aitana Alberti: «El exilio fluía en mi casa»" 2016an.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123184700
  • Wd Datuak: Q123184700