André Maginot (Paris, Frantzia, 1877ko otsailaren 17a - Paris, 1932ko urtarrilaren 7a) frantses politikaria izan zen.
Biografia
Kolonietako ministro (1917) eta Gerrako ministro (1922, 1926, 1929 eta 1931) izan zen.
Maginot lerroa izenekoak bere izena darama: Frantziako gobernuak 1927tik 1936a bitartean, Maginoten gomendioz Frantzia eta Alemania arteko mugan eraikitako gotor-sistema izan zen. Lerroa lurpeko bide eta galerien bitartez elkarren artean lotutako zementuzko eraikuntzek osatua zen. Lerroa igarotzea ezinezkoa zela uste zen; Alemaniako tropak gainetik igaro ziren, Ardenak departamendutik, Bigarren Mundu Gerran.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Maginot ![Aldatu lotura Wikidatan](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/63/Arbcom_ru_editing.svg/12px-Arbcom_ru_editing.svg.png) |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.