Antso II.a Gartzeitz

Antso II.a Gartzeitz

Irudi gehiago
Aragoiko konde(s)a

970 (egutegi gregorianoa) - 994 (egutegi gregorianoa)
← Andregoto Garindoitz - Gartzia III.a Santxitz →
Iruñeko erregea

970 (egutegi gregorianoa) - 994 (egutegi gregorianoa)
Gartzia II.a Santxitz - Gartzia III.a Santxitz →
Naiarako erregea

Bizitza
Jaiotza936
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza994ko abendua (57/58 urte)
Hobiratze lekuaNaiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
Familia
AitaGartzia II.a Santxitz
AmaAndregoto Garindoitz
Ezkontidea(k)Urraka Fernanditz
Seme-alabak
ikusi
  • Gartzia III.a Santxitz
    Abda Santxitz
    Ontzalu Santxitz
    Ramiro Sánchez de Navarra (en) Itzuli
    Fernando Sánchez de Navarra (en) Itzuli
    Mayor Sánchez (en) Itzuli
    Jimena Sánchez (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Urraka Gartzeitz
    Ramiro Gartzeitz Viguerakoa
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Antso II.a Gartzeitz edo Antso Abarka[1] (935-994ko abendua) Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea izan zen 970-994 bitartean.

Bizitza

Gartzia II.a Santxitz erregearen eta Andregoto Garindoitz erreginaren semea zen. Ama Garindo II.a Aznaritz Aragoiko kondearen (867-892) alaba zuen.

José Moretek Anales del Reino de Navarra liburuan esaten duenez, 987an Iruñeko erregeak San Juan de la Peña monasterioari Alastue hiribildua eman zionean, erabili zuen lehendabizikoz Nafarroako Errege titulua. Beste leku batzuetan Aragoiko lehen erregetzat edo hirugarrentzat hartzen dute.

Garai hartan, Leongo eta Nafarroako erresumetako eta Gaztelako konderriko buruzagiek familia loturak zituzten. Nafarroako monarkak Leongo Ramiro III.a adingabearen sostengu nagusia ziren.

976an Al Hakan II.a hil zenean, Hisham II.a semeak Almanzor zuen tutorea. Honek kristauen armadak mendean hartu zituen bai Torrevicenten, Soriako hegoaldean, bai Taracueñan, Burgo de Osmaren ondoan.

975ean Gormazen musulmanek Antso ere mendean hartu zuten, eta 981ean kristauek porrot latza jasan zuten Ruedan, Tordesillastik hamabi kilometrora.

Borroken bidez Almanzor mendean hartu ezinik, Antso Kordobara joan zen Almanzorrentzat opariak zeramatzala. Han sinatu zuten itunaren arabera, Antsoren alaba Urraka Almanzorrekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik Abderraman Antso jaio zen, gerora Hisham II.a Kordobako kalifaren hayiba izango zena. 993 urtean Gontzal semea Kordobara itzuli zen ituna bermatzera.

994an hil zen, eta Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioan hilobiratu zuten.

Batzuek diote Abarka goitizena XII. edo XIII. mendeetan jarri ziotela nafar erregeari.

Seme-alabak

962an aldean Urraka Fernanditzekin, Fernán Gonzálezen eta Antsa Iruñekoaren alabarekin, ezkondu zen. Urraka Ordoño III.a Leongoarekin ezkondurik egona zen, eta 956an Ordoño IV.a Leongoarekin ezkondu zen, baina Antsorekin ezkondu orduko banandua zen. Biek honako seme-alabak izan zituzten:

⛭
Zuhaitz genealogikoa

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q381250
  • Commonscat Multimedia: Sancho II of Pamplona / Q381250

  • Wd Datuak: Q381250
  • Commonscat Multimedia: Sancho II of Pamplona / Q381250
  • i
  • e
  • a
Iruñeko buruzagiak
Iruñeko erregeak
Nafarroako errege-erreginak
Nafarroa Behereko errege-erreginak