Aragoiar nazionalismo

Aragoiar nazionalismoa Aragoi nazioa dela aldarrikatzen duen mugimendu politiko eta soziala da.

Mugimendu honek Aragoik berezko historia (Aragoiko Koroa), hizkuntza (aragoiera), lege eta kultura dituela defendatzen du eta, horretan oinarrituz eta etorkizunean ere aragoiar nortasunari eusteko, autonomia handiagoa edota independentzia eskatzen du. Ikurrik erabilienetako bat Aragoiko Estelada da, Aragoiko lau marrak eta erdian izar gorria duena.

Nazionalismo honen adar ezkertiarretan izaera kulturala eta ekologista indartsua da.

Historia

Aragoiar nazionalismoa Kataluniako etorkin aragoiar batzuen formulazioetatik sortu zen. Haiek Bateratze Aragonesista alderdiaren, Kataluniako Gazteri Aragonesista taldearen eta El Ebro aldizkariaren inguruan bildu ziren. Aldizkari honetan hasi zen lehenengo urteetako aragoiar nazionalismoaren ikuspegia jasotzen. Laster, nazionalismoaren inguruko bi pertsona nabarmendu ziren: Gaspar Torrente eta Julio Calvo Alfaro.

Talde politikoak

Gaur egun, alderdi politiko aragonesista nagusiak hauek dira:

  • Partido Aragonés (PAR): Nazionalista-erregionalista moderatua eta zentro-eskuindarra. Aragoiko lehen indar politikoa izatera heldu zen. Haatik, gainbeheran dago eta gaur egun 3 diputatu ditu Aragoiko Gorteetan. 1987tik Aragoiko Gobernuko kidea da, 1993 eta 1995 urteen artean izan ezik, zentsura-mozio bat dela eta ez zuen gobernatu.
  • Chunta Aragonesista (CHA): (euskaraz, Batasun Aragonesista). Nazionalista ezkertiar moderatua. 9 diputatu eta hirugarren indar politikoa izatera heldu da. Hala ere, bere instituzionalizaziotik eta bere zentrotarako eta nazionalismo moderaturako biratik endakapenean dago; gaur egun, 4 diputatu ditu.
  • Iniciativa Aragonesa (INAR): Zentroko nazionalistak. Aragoiar Alderdiaren bereizketa.
  • Puyalón (PYLN): Alderdi ezkertiar independentista, sozialista, ekologista eta antimilitarista, 2008an CHAtik bereiztuta. Cucha Independentistaren kideetako bat da, Aragoiko ezker independentistaren alderdi eta erakunde politikoek osatutako koalizioa. Nahiz eta gutxiengoa izan hazkundean dago eta hainbat zinegotzi ditu Huescako probintziaren iparraldean.
  • Estau Aragonés (EA): Alderdi independentista, oso gutxiengoan dagoena eta parlamentutik kanpo dagoena.

Alderdi aragoiar nazionalistek hautesleriaren %10 eta %26 artean osatzen dute. Egun, aragoiar nazionalismoa aldaketa prozesu batean murgilduta dago. Horrela, Cucha Independentista alderdi ezkertiarra gorantz egiten ari da eta ohiko aragonesismoa (PAR eta CHA), berriz, beherantz.

Banderak

  • Independentista ezkertiarrek erabiltzen duten Aragoiko Estelada.
    Independentista ezkertiarrek erabiltzen duten Aragoiko Estelada.
  • 1932an Gaspar Torrentek diseinatutako estrelada aragonesa banderaren bertsioa, Aragoiar Estatua erabiltzen duena.
    1932an Gaspar Torrentek diseinatutako estrelada aragonesa banderaren bertsioa, Aragoiar Estatua erabiltzen duena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2361860
  • Commonscat Multimedia: Aragonese nationalism / Q2361860

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 1123
  • Wd Datuak: Q2361860
  • Commonscat Multimedia: Aragonese nationalism / Q2361860