- Artikulu hau 1836ko maiatzean eginiko gudua buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arlabango gudua».
Arlabango bigarren gudua |
---|
Lehen Karlistada |
Iparraldeko frontea |
|
Data | 1836ko maiatzaren 22tik 26ra |
---|
Lekua | Arlaban Gipuzkoa |
---|
Koordenatuak | 42°58′38″N 2°34′17″W / 42.97722°N 2.57139°W / 42.97722; -2.57139 |
---|
Emaitza | Karlisten garaipena |
---|
Gudulariak |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
|
Indarra |
---|
|
Galerak |
---|
|
Arlabango bigarren gudua 1836ko maiatzaren 22 eta 26 artean Leintz Gatzagan dagoen Arlaban mendate inguruan gertatu zen gudua izan zen.
Gudua
Arlabango lehen gudua irabazle barik bukatu ondoren, maiatzean Córdovak berriro Arlabango gainak bereganatzeko ahaleginari ekin zion. Lau egunez luzatu ziren borrokak oraingoan. Liberalek karlisten arma fabrika erre zuten Araian. Aurrera eta atzera ibili ziren Leintz Gatzaga batzuen eta besteen eskutatik igaroz. Espartero izan zen , oraingoan ere, liberalen artean nabarmendu zena, Villarreal karlisten artean. Maiatzaren 26an liberalak Gasteiza erretiratu ziren, bide batez menpean izan zuten Legutio eta inguruko zenbait baserri errez.
Galerak orekatuak izan ziren, 600 soldadu alde bakoitzeko. Era berean bi aldeek garaipentzat izan zuten borroka hau, baina, baten batek irabaztekotan karlistak izan zirela esan behar, Arlabango posizioak galdu ondoren beraien menpe geratu baitziren azkenean. Narváez koronela, urte batzuk beranduago Esparteroren etsai politikoa izango zena, borroka honetan zauritua izan zen.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
Kanpo estekak
- XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Arlaban. Gipuzkoakultura.[Betiko hautsitako esteka] CC-BY-SA lizentziapean eginiko lana.