Bremengo udaletxea

Bremengo udaletxea eta Errolanen estatua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Bremengo udaletxea

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv, vi
Erreferentzia 1087
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Bremengo udaletxea (alemanez Bremer Rathaus), Bremengo senatuko lehendakariaren eta Bremen hiriko alkatearen egoitza da. Errolanen estatuarekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2004ean.

Kokapena

Bremengo merkatuaren plazan kokaturik dago Bremengo katedralarekin eta Bremengo parlamentuarekin batera. Plazan bertan bi estatua famatu daude, lehenengoa Errolanen estatua (hau ere Gizateriaren Ondare dena) eta bigarrena Grimm anaien "Bremengo musikarien" estatua.

Udaletxea

Bremengo udaletxea 1405 eta 1409 artean eraiki zen estilo gotikoan. Hala ere Lüder von Bentheim arkitektuak aurrealdea aldatu zion 1595 eta 1612 artean, gaur egun duen Herbehereetako pizkundeko itxura emanez. XX mendearen hasieran gehigarri bat egin zitzaion atzealdean. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu bazuten ere udaletxea nahiko ondo salbatu zen.

Udaletxearen beheko pisuan Ratskeller izeneko upategia dago, 1405 izanik Alemaniako upategirik zaharrenetakoa dena. Badu oraindik ere 1653ko upela bat. Gaur egun gourmet jatetxe bihurtu da.

Iruditegia

  • Udaletxea merkatu plazan
    Udaletxea merkatu plazan
  • Udaletxea eta katedrala
    Udaletxea eta katedrala
  • Gueldenkammer, urrezko gela
    Gueldenkammer, urrezko gela
  • Ratskeller upategia, 1900 inguruan
    Ratskeller upategia, 1900 inguruan

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19479
  • Commonscat Multimedia: Town hall of Bremen / Q19479

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 159600661
  • GND: 4327697-0
  • LCCN: n94072761
  • NKC: xx0250587
  • Wd Datuak: Q19479
  • Commonscat Multimedia: Town hall of Bremen / Q19479
  • i
  • e
  • a
Iparraldea
Alfeldeko Fagus lantegia  • Berlingo eraikin modernistak  • Museumsinsel (Museoen uhartea), Berlin  • Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak  • Bremen: udaletxea eta Errolanen estatua  • Rammelsbergeko meategiak, Goslarreko hirigunea eta Harz Gaineko ur-sistema  • Hildesheim: Santa Maria katedrala and San Migel eliza  • Lübeckeko hirigune hanseatikoa  • Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak  • Wadden itsasoa1
Erdialdea
Weimar eta Dessauko Bauhaus  • Dessau-Wörlitz lorategia  • Eisleben eta Wittenbergeko Luteroren memorialak  • Muskau parkea2  • Quedlinburgeko eliza, gaztelu eta hirigune historikoa  • Wartburg gaztelua  • Weimarreko eraikin klasikoak
Mendebaldea
Hegoaldea
Lorscheko abadia eta monasterioa  • Bambergeko hirigunea  • Erromatar Inperioaren Mugak:3 Limes Germanicus  • Maulbronngo monasterioa  • Ratisbonako hirigunea  • Reichenau monasterio-uhartea  • Wiesko eliza  • Würzburgeko jauregiko lorategi eta egoitza  • Alpeen inguruko palafito prehistorikoak4
1 Herbehereekin batera • 2 Poloniarekin batera • 3 Erresuma Batuarekin batera • 4 Austria, Frantzia, Italia, Eslovenia eta Suitzarekin batera