Bruxismoa edo hortz-karraska[1] hortz antagonisten arteko marruskadura gogor eta iraunkorra da, honek dakarren higadurarekin. Fenomeno patologiko eta inkontziente hau loaldia bitartean agertzen da (txitxare edo heste-parasitosietan, adib.), baina baita begira-egoeran ere, umea esna dagoela (kontzentrazio psikiko handiko egoeretan edo ahalegin muskular handietan).[2] Karraska oso gogaikarria izan daiteke misofonia duten gainerako pertsonentzat