Dionys Mascolo

Dionys Mascolo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDionysos Orphée Alcibiade Mascolo
JaiotzaSaint-Gratien, 1916ko otsailaren 11
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 12. barrutia, 1997ko abuztuaren 20a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Marguerite Duras  (1947 -  1956)
Seme-alabak
ikusi
  • Jean Mascolo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Kidetzacomité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli

IMDB: nm0556215 Allocine: 6032 Edit the value on Wikidata

Dionys Mascolo (1916ko otsailaren 11 – Paris, 1997ko abuztuaren 20a) frantses idazle eta filosofoa izan zen. Nazien nagusitasunaren kontra borrokatu ziren intelektualen taldeko kidea eta aitzindaria izan zen, Edgar Morin, Maurice Blanchot, Georges Bataille, Maurice Nadeau eta Marguerite Durasekin batera. 1946. urtean Alderdi Komunistako kide egin zen, baina handik hiru urtera utzi zuen alderdiko militantzia. 1953an Le Communisme liburua argitaratu zuen; liburu horretan komunismoa finkatu beharra azpimarratu zuen, baina, aldi berean, hori ezinezkoa zela aitortu zuen. De Gaulle jeneralaren erregimenaren etsai sutsuenetakoa izan zen, batez ere bere iritzian De Gaullek Frantzia demokratikoa diktadura presidentzialistara eraman zuen estatu kolpea jo zuenez gero. 1960. urtean Aljeriako gerraren kontrako 121en manifestuaren bultzatzailea izan zen; handik denbora gutxira bere gain hartu zuen Intsumisioaren Eskubideari buruzko Aitorpena idazteko ardura. Ezkerreko sistema politiko-sozialei buruzko gogoeta nabarmentzen da Mascoloren lanetan, Autour d'un communisme de pensée (Komunismo teorikoari buruz), bere azken obraren izenburuak eta edukiak aditzera ematen duen bezala.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3028743
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 41862809
  • ISNI: 0000000108911309
  • BNF: 12069149g (data)
  • GND: 172848083
  • LCCN: nr89002318
  • SUDOC: 028965051
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04083/eu_m_1287/m1287
  • Wd Datuak: Q3028743