Ekialdeko Europako kokatze zelta

Zelten hedapena Europan.

Ekialdeko Europako kokatze zelta hainbat zelta herriren migrazioa izan zen, Erdialdeko Europatik La Tène kulturako hainbat zelta taldek hego-ekialderantz jo baitzuen, Balkanetara, Kristo aurreko IV. mendetik hasita. Migrazio hartan, zeltak (galiarrak ere esaten zaie), lehendabizi, Panonian eta Ilirian kokatu ziren. Handik, Kristo aurreko III. mendean, Grezia inbaditu zuten, eta horixe izan zen Balkanetako zelta inbasioaren une gorena.

Kristo aurreko 279. urtean Grezia helenistikoa inbaditu aurretik, zeltek hainbat kanpaina militar egin zuten, Balkanetako hegoalderantz eta Mazedoniako erresuma grekoaren kontra, Alexandro Handiaren ondorengotza liskartsuak eragindako nahasmendua baliatuz. Inbaditzaileak Erdialdeko Greziaraino ere heldu ziren, baina greziarrek garaitu zituzten. Horren ondoren, zeltetako batzuek itsasoa zeharkatu zuten, eta Anatolian kokatu ziren; galiar haiengatik hartu zuen inguru hark Galazia izena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q830912
  • Wd Datuak: Q830912


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.