Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Enuresia 5 urtetik gorako haurrek eta helduek gainean pixa egiteko duten disfuntzio aldizkako eta iraunkorra da, nahi gabekoa nahiz nahita. Batzuetan, gaueko enuresi terminoa erabiltzen da, gauez lo gertatzen delako maizenik; hala ere, esna pixa gainean egiteko disfuntzioa izendatzeko gernu-inkontinentzia terminoa hobesten da, eguneko enuresi terminoaren ordez. Enuresia emozio-estualdiekin loturik agertzen da gehienetan, eta 7 urteko haurren %10a eta helduen %1-%2 erasaten du.[1]