Escuintla (departamendua)

Escuintla
 Guatemala
Administrazioa
Estatua GTM
Izen ofizialaDepartamento de Escuintla
ISO 3166-2GT-ES
HiriburuaEscuintla
Geografia
Koordenatuak14°17′52″N 90°47′13″W / 14.2978°N 90.7869°W / 14.2978; -90.7869
Azalera4,384 km²
MugakideakSuchitepéquez, Chimaltenango, Sacatepéquez, Guatemala eta Santa Rosa
Demografia
Biztanleria733.181 (2018)
Dentsitatea163,4 bizt/km²
Hizkuntza ofizialagaztelania, Kaqchikel eta Poqomam (en) Itzuli
Ordu eremuaUTC−06:00

Escuintla Guatemalako hegoaldean kokatutako departamendua da. Iparraldean Chimaltenango, Sacatepéquez eta Guatemala departamenduekin du muga, ekialdean Santa Rosarekin, hegoaldean Ozeano Barearekin, eta mendebaldean Suchitepéquezekin[1]. 4.384 km²ko eremua du eta 2012an 716.204 biztanle zituen[2]. Hiriburua Escuintla hiria da.

Geografia

Departamenduaren iparraldean Sierra Madre dago; bertan daude Fuego (3.763 m) eta Pacaya (2.552 m) sumendiak. Mendilerro honetatik hegoaldera itsasbazterreraino iristen den zabaldia hedatzen da. Ozeano Barera isurtzen diren ibai ugari daude. Aipagarrienak Nahualate (Escuintla eta Suchitepéquezen arteko muga egiten duena), Madre Vieja, Coyolate, Acomé, Achiguate eta María Linda dira[1].

Ekonomia

Ekonomia-jarduera nekazaritzan oinarritzen da. Besteak beste kafea, azukre-kanabera, kotoi-landarea, fruituak, artoa eta babarrunak ekoizten dira. Behi-hazkuntza ere garrantzi handikoa da. Dena dela, azken urteetan, turismoak indar handia hartu du, kostaldean batez ere.

Udalerriak

  1. Escuintla
  2. Guanagazapa
  3. Iztapa
  4. La Democracia
  5. La Gomera
  6. Tiquisate
  7. Masagua
  8. Palín
  9. San José
  10. San Vicente Pacaya
  11. Santa Lucía Cotzumalguapa
  12. Siquinalá
  13. Nueva Concepción

Erreferentziak

  1. a b Escuintla Viajeaguatemala.com
  2. República de Guatemala (2012): Caracterización estadística Ine.gob.gt

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q795587
  • Commonscat Multimedia: Escuintla Department / Q795587

  • Lekuak
  • OSM: 214714
  • TGN: 1000602
  • Wd Datuak: Q795587
  • Commonscat Multimedia: Escuintla Department / Q795587
  • i
  • e
  • a
Guatemala Guatemalako departamenduak
Alta Verapaz · Baja Verapaz · Chimaltenango · Chiquimula · El Progreso · Escuintla · Guatemala · Huehuetenango · Izabal · Jalapa · Jutiapa · Petén · Quetzaltenango · Quiché · Retalhuleu · Sacatepéquez · San Marcos · Santa Rosa · Sololá · Suchitepéquez · Totonicapán · Zacapa