Estéparreko hobi komunak

Estéparreko hobi komunak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia

Esteparreko hobi komunak Burgosko probintzian dagoen Estépar herrian aurki izan dira. Espainiako Gerra Zibilean irekitako hobi mutzo da. Bertan Burgosko espetxetik eramandako errepublikaren aldeko presoak fusilatu eta lurperatu izan ziren. Dokumentatuta dago 371 pertsona lurperatu zituztela, eta historialari batzuek milara igo dute kopurua, baina haien kokapenari buruzko zantzurik ez dagoenez, zaila da edozein lokalizazio-lan egitea.[1]

Eraildakoak bilatzen

2003ko udan, Burgosko Memoria Historikoa Berreskuratzeko Koordinakundea (CRMH) sortu zen, biktimen senideak mobilizatzen hasi zirenean haien gorpuak bilatu eta berreskuratzea eskatzeko. 2012an, José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuko Presidentzia Ministerioaren laguntza baten bidez, georradar bidezko ikerketa bat egin zen. Horrek hiru hobi komun aurkitzea ahalbidetu zuen. Geroago laugarren hobi bat aurkitu zuten ere bai. 2014ko uztailean, lehenengo hiru hobietatik 70 gorpu atera zituzten.[2] 2015eko apirilean, lurpetik ateratzeko lanak egin zituzten laugarren hobian, eta beste 26 gorpu aurkitu zituzten.

Biktima ezagun batzuk

Biktima batzuk oso ezagunak ziren:

  • Enrique Maestu Martínez, Melgar de Fernamental herriko alkatea.
  • Antonio José Martínez Palacios (33 urte), musikaria.
  • Antonio Pardo Casas (27 años), kazetaria.
  • Benito Manso González, PSOE alderdiaren kidea

Euskaldunak ere bai

Herri honetan errepublikaren aldeko militante askoren gorpuzkinak aurkitu izan dira hobi komunetan. Frnakistek Burgosko espetxetik ateratako 371 lagun baino gehiago fusilatu zituzten Esteparreko mendian, batzuk euskal herritarrak, besteak beste, Antonio Larrañaga Goñirena, Enrique Etxabe Artola, Klaudio Egaña Otamendi anarkistak.[3]

Erreferentziak

  1. https://www.burgosconecta.es/2017/09/30/la-inhumacion-de-96-cuerpos-de-represaliados-cierra-un-circulo-de-dolor-y-duelo-en-estepar.html
  2. https://www.burgosconecta.es/2014/07/28/se-recuperan-70-cuerpos-de-ajusticiados-en-estepar-en-el-verano-del-36.html
  3. https://irutxulo.hitza.eus/2024/03/01/burgosen-fusilatu-eta-lurperatutako-anarkista-donostiarrak/

Kanpo estekak

  • Beñat Parra: "Burgosen fusilatu eta lurperatutako anarkista donostiarrak", Hirutxuloko Hitza, 2392.zk., 2024/03/01.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47008416
  • Commonscat Multimedia: Mass graves of Estépar / Q47008416

  • Wd Datuak: Q47008416
  • Commonscat Multimedia: Mass graves of Estépar / Q47008416