European University Gasteiz

European University Gasteiz
AkronimoaEuneiz
Ezarpena 2021[1][2]
Mota Pribatua
ErrektoreaLluís Vicent
AfiliazioaPribatua
Kokapena
 EH
Webgunea euneiz.com

European University Gasteiz (Euneiz) Gasteizen kokatutako unibertsitate pribatua da.

EAEko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatu gisa onartzeko legea onartu zuen 2021eko azaroan. EAJk, PSE-EEk, PP+C's-k eta Voxek alde bozkatu zuten; aldiz, aurka agertu ziren EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU. 2022ko irailean hasi zuen jarduera akademikoa.[3]

Unibertsitate pribatu honek teknologia berrien eta kirol eta osasun zientzien arloetako ikasketak eskaintzen ditu.[4] Teknologia berrien eta ekonomia digitalaren esparrua entretenimenduaren, bideo jokoen eta joko aplikatuen industriara bideratua egongo da; osasun zientzien esparrua, berriz, kirol zuzendaritzaren eta berregokitzearen eremuetara egongo da bideratuta, batez ere.

Hasieran, bi fakultate ditu: Osasun Zientzien Fakultatea eta Teknologia Interaktibo Berrien Fakultatea.

Josean Kerejeta enpresariak eta haren Baskonia-Alaves kirol taldeak bultzatu zuten unibertsitatearen sorrera. Euneiz hau Araba Sport Capital izeneko proiektu zabalago baten aitzindaria izatea nahi dute Kerejetak eta bere kideek.[5]

Kokapena

Euneizeko fakultateak Gasteizko aldirietan kokatu dira, Vital Kutxaren egoitza ohian, Bakh (Baskoniaren Kirol Hiria) eta Fernando Buesa Arena dauden eremuan.[6]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El Parlamento vasco aprueba la Universidad del Baskonia-Alavés» Crónica Vasca 2021-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  2. «Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea onartu dute Legebiltzarrean eta protesta egin dute sindikatuek eta ikasle antolakundeek» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  3. (Gaztelaniaz) Rego, María. (2022-09-14). «Euneiz arranca en Vitoria con 110 alumnos y la intención de duplicar su oferta en un año» El Correo (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  4. Urdalleta Lete, Irati. «Eusko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatua sortzea onartu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  5. (Gaztelaniaz) Rioja Andueza, Iker. (2021-11-11). «El dueño de Baskonia y Alavés ya tiene también una Universidad privada, Euneiz» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  6. Ruben Sánchez Bakaikoa, "Euneiz unibertsitatea: denona baina ez denontzat". Argia. 2021-urriak-3.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Euneizen aurkezpena.
  • (Gaztelaniaz):Unibertsitate berriaren onarpena Eusko Jaurlarizaren aldetik.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109582450
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 6120647
  • Wd Datuak: Q109582450


Euskal Herriko unibertsitateak

Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario TeknologikoaDeustuko UnibertsitateaESTIAEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon UnibertsitateaNafarroako Unibertsitate PublikoaNafarroako UnibertsitateaUdako Euskal Unibertsitatea

  • i
  • e
  • a
Espainiako unibertsitate-sistema
Publikoak
Andaluzia
Gaztela eta Leon
Kanariak
Katalunia
Galizia
Madril
Murtzia
Valentzia
Pribatuak
Katolikoak