Gayssot Legea

Gayssot Legea
Izen osoa"1990eko uztailaren 13ko 90-615 Legea, edozein ekintza arrazista, antisemita edo xenofoboa erreprimitzea helburu duena."
MotaFrantziako legea
Estatua Frantzia
EponimoaJean-Claude Gayssot
Data1990eko uztailaren 13a

Gayssot Legea (frantsesez: Loi Gayssot) 1990eko uztailaren 13an onartua, delitutzat hartzen du Frantzian 1945eko Londresko Gutunean definitutako gizateriaren aurkako krimenen kategoriaren existentzia edo tamaina zalantzan jartzea, zeinaren 9. artikuluari jarraiki Nazioarteko Auzitegi Militarrak nazien buruzagiak epaitu zituen, Nurembergen, 1945-46an.

Xedapenak

Jean-Claude Gayssot legebiltzarkide komunistak proposatu zuen legea; hala, holokaustoa ukatzea debekatzen duten Europako legeetako bat da. Bere lehen artikuluak horrela dio: "Debekatuta dago talde etniko, nazio, arraza edo erlijio bateko kide izatean edo kide ez izatean oinarritutako edozein diskriminazio". Legeak, gainera, 1947an sortutako Commission Nationale Consultative des Droits de l'Hommek (euskaraz, lit.: Giza Eskubideen Aholku Batzorde Nazionala), urtero, Frantziako etnien arteko harremanei buruzko txostena argitaratzea eskatzen du.[1]

Erreferentziak

  1. «Loi n° 90-615 du 13 juillet 1990 tendant à réprimer tout acte raciste, antisémite ou xénophobe» www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q428276
  • Wd Datuak: Q428276