Herritar-izen

Herritar-izena, demonimoa edo jentilizioa toki bateko biztanleak izendatzeko erabiltzen den hitza da, jatorritzat duten toki hori abiaburu harturik; adibidez, donostiar, bilbotar, gipuzkoar, paristar, herbeheretar eta alemaniar herritar-izenak dira.

Ortografia

Herri- eta auzo-izenak euskaraz lehenengo letra larria idaztea eskatzen dute, baina herritar-izenek, ez, letra xehez idazten baitira (Arabaarabar; Errusiaerrusiar; Costa Ricacostarricar; Estatu Batuakestatubatuar).

Euskaraz, herritar-izenak herrialde-, hiri-, herri- edo auzo-izenei + -(t)ar atzizkia lotuz eraikitzen dira: Lekeitiolekeitiar; Santutxusantutxuar... Bizkaiko mendebaldean, ordea, -(o)ztar erabiltzen da (getxoztar, leioaztar, erandioztar, bediaztar, zaratamoztar...), baina ez Bizkaia osoan.

Kanpo estekak

Euskaltzaindiaren arauetan toponimiari buruzko dokumentu asko daude, toponimoekin batera, herritar-izenak nola eman adierazten da. Ikus, esaterako:

  • Euskaltzaindia: 108. araua.Lapurdiko udal izendegia. (Onomastika).
  • Euskaltzaindia: 122. araua. Nafarroa Behereko herri izendegia. I. (Onomastika).
  • Euskaltzaindia: 128. araua. Nafarroa Behereko herri izendegia. II. (Onomastika).
  • Euskaltzaindia: 133. araua. III. Nafarroa Behereko herri izendegia. (Onomastika).]
  • Euskaltzaindia: 140. araua. Gipuzkoako herri izendegia. (Onomastika).
  • Euskaltzaindia: 145. araua. Bizkaiko herri izendegia. (Herrien izenak + jentilizioak). herri izendegia. (Herrien izenak + herritar-izenak).
  • Euskaltzaindia: 147. araua. Antzinako hirien euskarazko izenak.
  • Euskaltzaindia: 150. araua. Arabako herri izendegia. (Onomastika).
  • Euskaltzaindia: 155. araua. Nafarroako herri izendegia. (Onomastika).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q217438
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 6274
  • Wd Datuak: Q217438


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.