Irakurketa erraz

Tortosako irakurketa erraza taldea. 2013.
Gizarte-inklusioa irakurketa errazaren bidez, Europako logoa.

Irakurketa erraza etiketa erabiltzen da testu egokituak izendatzeko. Hizkuntzaren arabera, euskara erraza, simple english eta antzekoak ere erabiltzen dira. Irakurketa erraza izendapenak hizkuntzari baino testuetan egiten diren egokitzapenei egiten dio erreferentzia. Baina ez bakarrik testuetan, irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat egokitutako testuez gain, ikus-entzunezko materialak edo multimedia materialak sailkatzen dira irakurketa erraza[1] etiketapean, betiere irisgarritasuna helburu.

Irakurketa erraza helburu duten testuetan hainbat egokitzapen egiten dira: letra-tipoa, maketazioa, irudi edo grafikoak... Dena zaintzen da irakurlearen lana errazteko.

Testuaren itxura zaintzeaz gain, erabiltzen den hizkuntza ere zaintzen da. Saihestu egiten dira joskera batzuk eta hitz batzuk, etab. Joskeran irakurleari inferentzia handiak eskatuko dizkioten pasarteak sinplifikatu egiten zaizkio. Saihestu egiten dira anbiguetateak. Anaforen bidez irakurleak, ahalegin handiegirik egin gabe, ulertuko duela bilatzen da.

Helburua da testu egokituak jatorrizko bertsioak baino jende gehiagorenganaino iristea[2][3].

Norentzat

Irakurketa erraza batez ere nori zuzenduta dagoen adierazten duen irudia (Katalanez).

Edonorentzat, baina batez ere, irakurtzeko zailtasunak dauzkaten pertsonentzat.

  • Etorri berrientzat, batez ere dakarten kultura eta aurkituko duten kultura oso bestelakoak baldin badira.
  • Kultura apaleko pertsonentzat. Irakurtzen jakin bai baina gutxi edo oso gutxi praktikatu dutenentzat.
  • Analfabeto funtzionalentzat. Irakurtzen jakin bai baina irakurtzeko inolako ohitura ez dutenentzat.
  • Adimen urriko pertsonentzat.
  • Hizkuntza ikasten ari direnentzat.
  • Behar bereziak dituzten ikasleentzat. Irakurtze prozesua zailtzen duten ikaskuntzaren nahasmenduren bat duten pertsonentzat. (Arreta defizita, dislexia, afasia, disfasia...).
  • Entzuteko arazoak dauzkaten pertsona gorrentzat.
  • Irakurtzen ikasten ari diren haurrentzat. Lehen hezkuntzako umeentzat.
  • Zahartzaroari lotutako desgaitasunen edo adimen-urritasunen bat duten pertsonentzat (zahartzaroko dementziak-eta).
  • Irakurketa lantzen duten profesionalentzat, hizkuntza irakasleentzat, logopedentzat, eskoletako kontsultore edo bigarren hezkuntzako orientatzaileentzat...

Irakurketa errazaren ezaugarriak

Irakurketa erraza eskaintzen duten testuek honelako ezaugarriak[4][5] izan ohi dituzte:

  • Letra-tipo eta maketazio apaintzeko baino irakurketa errazteko erabili ohi da.
  • Akronimoak saihestu ohi dira.
  • Elipsiak saihestu ohi dira. Subjektua eta aditzak ohiko tokietan eta elipsietara jo gabe.
  • Erabiltzen ari den hizkuntzan ohikoenak diren egitura sintaktikoak erabili ohi dira, eta bitxikeriak saihestu.
  • Esaldi luzeak saihestu ohi dira.
  • Hiperbatonak saihestu ohi dira, orden logikoena, hizkuntza jakin batean ohikoena den hitz-ordena hautatu ohi da.
  • Piktogramak eta beste irudien bidezko laguntzak erabili ohi dira.
  • Hiztegi kontuetan hobetsi hitz ohikoenak eta saihetsi maiztasun gutxiko terminoak.
  • Termino zehatzak erabili eta esanahia ulertu dela ziurtatzeko erabili sinonimoak, azalpen laburrak, anaforen bidezko nolabaiteko errepikapenak...
  • Maketazio baliabideak eta trikimailu tipografikoak erabili ideia nagusiak azpimarratzeko.
  • Kontuz maketazioarekin. Saihestu apaingarriak, ez erabili zutabe gehiegi, saihestu letra-tipo ez-ohikoak.
  • Joskera erraza erabili. Saihestu esaldi txertatu eta esaldi nagusiekin sortzen diren testu saretuak.
  • Ez eman jakintzat agian irakurle batzuek ez dakitena.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Blanca Mata: Lectura Fácil Euskadi. (2013-02-21). PROYECTO Lectura Fácil Euskadi. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Clubs Lectura Fácil» Lectura Fácil Euskadi (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  3. (Gaztelaniaz) El Camino Más Fácil. Directrices Europeas para Generar Información de Fácil Lectura Destinada a Personas con Retraso mental Destinada a autores, editores, responsables de información, traductoresy otras personas interesadas. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  4. Misako Nomura, Gyda Skat Nielsen & Bror Tronbacke: (Gaztelaniaz) Directrices para materiales de lectura fácil.
  5. Óscar García Muñoz: (Gaztelaniaz) Lectura fácil. Métodos de redacción y evaluación.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24960625
  • Wd Datuak: Q24960625