Koral suge

Koral sube bat.

Koral sugeak Elapidae familiako suge pozoitsuen talde bat dira, toki tropikaletan bizi direnak. Koral sugea ez da izen taxonomiko bat, baizik eta hainbat espezierentzako izen arrunta. Euren kolore biziengatik bereizten dira, horien artean horia, gorria eta beltza nabarmentzen direlarik. Aipatu behar da "koral faltsu" izeneko antzeko suge talde bat ere badagoela, pozoitsuak ez direnak eta kolore zuri, gorri eta beltza dutenak.

Lau koral suge genero daude:

  • Leptomicrurus, bi espezie dituena eta Hegoamerika iparraldean bizi direnak
  • Micrurus, 70 espezie ingururekin eta Hegoamerikan eta Ipar Amerika hegoaldean bizi direnak.
  • Micruroides, espezie bakarra duena eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Mexikon bizi dena
  • Sinomicrurus, bost espezie dituena eta Asiako eremu tropikalean bizi direnak.

Koral faltsuak

Badaude koral sugeekin mimetizatzen diren pozoirik gabeko suge espezie batzuk, koral faltsu edo errege suge deitzen direnak. Horietakoren batzuk benetako koralak eta beste suge batzuk jan ditzakete.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q651244
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000073181
  • Wd Datuak: Q651244