Leptoglossus occidentalis

Leptoglossus occidentalis
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
FamiliaCoreidae
GeneroaLeptoglossus
Espeziea Leptoglossus occidentalis
Heidemann, 1910
Eguneko zikloaeguneko

Leptoglossus occidentalis Coreidae familiako intsektu hemiptero espezie bat da. Pinuaren amerikar zimitz izenaz ere ezaguna da. Ipar Amerikako mendebaldean sortu zen, Mendi Harritsuetatik eta Kaliforniatik Columbia Britainiarrera eta Idahora arte, baina, duela gutxi, Ipar Amerikako ekialderaino hedatu du banaketa-eremua, Connecticut eta New Hampshire bezalako eremuetan, Mexikora, eta, istripuz, Europara iritsi da. Europan, espezie exotiko inbaditzaile gisa hartzen da, eta pinaburu pinudietan hazten da.[1][2][3][4] Europako lehen agerraldia Italian izan zen 1999an.[5] Asian, 2008an aurkitu zuten lehen aldiz, Japonian.[6] Hego Euskal Herrian ere aurki daiteke. Espainiako 630/2013 Errege Dekretuak araututako Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan dago.[7]

Deskribapena

L. occidentalisen batez besteko luzera 16-20 mm-koa da, eta arrak emeak baino txikiagoak dira. Hegan egin dezakete, eta egiten dutenean burrunba egiten dute. Leptoglossus occidentalis kolore arre eta gorrixkakoa da. Erraz identifika daiteke atzeko tibia lauei, atzeko femurren arantzei, sabelaren bi aldeetan hegoen kanpoaldea zeharkatzen duten zerrenda argi eta ilunei eta baita hemielitroetako aulki itxurako marrazki zuriari esker ere.[2] Haren defentsa-metodo nagusia usain desatsegin eta mikatza kanporatzea da; hala ere, ez da Pentatomidae familiakoa, Coreidaekoa baizik. Lehen begiratuan zimitz ehiztariaren nolabaiteko antza badu ere, hala nola Arilus cristatus eta Reduviidae familiako bestelako zimitz hiltzaileena, berez ez dute ahaidetasun hertsirik, nahiz eta denek proboszidea duten. Proboszideekin hozka egin dezake zakarki maneiatuz gero, baina zaila da kalterik egitea, zapa zurrupatzeko moldatuta dagoelako eta ez ehizarako. Txilen, Triatominae subfamiliako zimitzekin nahastu da, eta horrek arrazoirik gabeko alarma eragin du.[8]

Galeria

Erreferentziak

  1. Bug off! N.H. sees invasion of western conifer seed bug | New Hampshire. .
  2. a b http://sea-entomologia.org/PDF/Boletin51/311312BSEA51NBPhoronLeptoglossusLeoncolor.pdf
  3. https://web.archive.org/web/20191013101843/https://www.miteco.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/leptoglossus_occidentalis_2013_tcm30-69887.pdf
  4. http://www.cesefor.com/noticias/asfova-reclama-la-declaracion-oficial-de-plaga-al-chinche-americano-de-las-pinas
  5. https://www.forestales.net/Canales/Ficha.aspx?IdMenu=0a88a285-e932-431c-9ec5-7821737366b1&Cod=55e2ea7f-9cbd-4dfe-b25d-7ed33be12075&Idioma=es-ES
  6. Tadashi Ishikawa. Leptoglossus occidentalis Heidemann (Hemiptera: Coreidae), a presumable recent invader to Japan. .
  7. Real Decreto 630/2013, de 2 de agosto, por el que se regula el Catálogo español de especies exóticas invasoras.. .
  8. Faúndez. Alien Invasion: The Case of the Western Conifer-Seed Bug (Heteroptera: Coreidae) in Chile, Overreaction, and Misidentifications.  doi:10.1093/jme/tjz127..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q468719
  • Commonscat Multimedia: Leptoglossus occidentalis / Q468719
  • Wikispecies Espezieak: Leptoglossus occidentalis

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2005001437
  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Leptoglossus_occidentalis
  • BOLD: 202754
  • BioLib: 418602
  • Dyntaxa: 266198
  • EOL: 609314
  • Fauna Europaea: 453704
  • GBIF: 5156102
  • ITIS: 108343
  • NCBI: 236887
  • Wd Datuak: Q468719
  • Commonscat Multimedia: Leptoglossus occidentalis / Q468719
  • Wikispecies Espezieak: Leptoglossus occidentalis