Limitanei

Alemaniako Wertach ibaian aurkitu zuten IV. mendeko hirigune kasko erromatarra
Gizon bat limitanei janzkerarekin.

Limitaneiak Inperio Behereeko armada erromatarraren unitate militarrak izan ziren. Bere eginkizun nagusia mugak babestea zen, nahiz eta kasu askotan etsaiaren erasoei eustea besterik ez zuen egiten, hobeto hornitutako tropak iritsi arte, hala nola comitatenses-ak. Mugako kokaleku hori, askotan ibaien ibilguekin bat egiten zuen eta horrexegatik, ripenses (ibai ertzetakoak) ere deitu izan zitzaien[1].

Soldadu-artzain-nekazari kategoria bat zen, hau da, beren bizitzaren zati handi bat lurretik bizitzeko behar zen guztia lortzen saiatzen ziren militarrak, behar zenean armekin defendatzen zutena[2].

Unitate militarraren sorrera

Diocleciano enperadore erromatarraren garaian erreforma militarren baiten egin zen bi tropa-multzo handietako bat ziren limitanei-ak. Hala ere, badirudi Konstantino I.ak garatu zuela haren eraketa.

Ezaugarriak eta eginkizuna

363. urtean limitanei-en lehen erreferentzia idatzia dokumentatzen da. Haien bizi-kalitatea beste gudaroste batzuena baino eskasagoa izan ohi zen, mugako zonetan kokatuta baitzeuden, zerbitzu urriekin eta herri germaniarren eta beste barbaro batzuen etengabeko jazarpena jasaten. Eraso gutxiagoko uneetan, poliziarena egin eta bideak zaintzen zituzten, eta gatazka gutxien sortzen ziren probintzietan edo barbaroekin mugarik ez zutenetan (hala nola Hispanietan edo Tingitanan) tropa mota horietako gutxi edo batere ez zegoen. Bertako biztanleriarekin zituzten loturek eta negozioetan eta bizitza sozialean zituzten tratuak direla eta, askotan, izaera militarra eta borrokarako ohitura galtzen zuten[3].

IV. mende amaierako Notitia Dignitatum "katalogoak" datu garrantzitsuak erakusten dituen Behe Inperioko indar militarren kopuruari dagokionez. Zehazki, bi aldeetako armada multzoak Notitia Dignitatumaren arabera 360.000 soldadu batu zitzakeen bere armada limitaneiren barruan (249 500 infanteria eta 110 500 zalditeria) eta 194.500 bere armada comitatenseen barruan (145.000 infanteria eta 46 500 zalditeria) erregimentu bakoitzak lehen deskribatutako unitate bakoitzeko kide kopurua bazuen. Erromatar mundu osoko indarrak 554.500 soldadu ingurura iristen ziren, eta gutxi gorabehera berdintasunez banatuta egon ziren bi erdien artean[4].

Inperio Erromatarraren mendebaldea erori ondoren, limitanei-ek Bizantziar Inperioan jarraitu zuten lanean[5].

Euskal Herrian

Notitia Dignitatum dokumentuak Hispania Iparraldean Leónen (Legio), Lugo (Lucus Augusti) eta Iruña-Veleian eta Lapurdin (Lapurdum) laimitanei kohorte zerrendatzen ditu: Legio VII gemina, Cohors Lucensis, Cohors I Gallica eta Cohors Novempopulanae hurrenez hurren[6].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Sayas Abengochea, Juan José. (2003). Historia antigua de la Península Ibérica II. Épocas Tardoimperial y Visigoda. UNED ISBN 978-84-362-4908-8..
  2. «Limitanei - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  3. (Gaztelaniaz) Roldán Hervás, José Manuel. (1995). https://eusal.es/eusal/catalog/book/978-84-7481-823-9. Ediciones Universidad Salamanca ISBN 9788474818239..
  4. (Gaztelaniaz) Gómez, Javier. (2018-02-08). «La Notitia Dignitatum y el Ejército romano del Bajo Imperio» Desperta Ferro Ediciones (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  5. (Gaztelaniaz) Maier, Franz Georg. (1974). Historia universal Siglo Veintiuno. V. 13 | WorldCat.org. Siglo XXI de España Editores, S.A. ISBN 9788432301582..
  6. (Gaztelaniaz) Fernández Ochoa, Carmen; Ángel, Morillo. (2021). «El ejército romano en el norte peninsular durante el bajo imperio a través del registro arqueológico (2006)» Urbano Espinosa eta Santiago Castellanos (Koord..): Comunidades locales y dinámicas de poder en el norte de la península Ibérica durante la Antigüedad Tardía (Universidad de La Rioja): 217-238. ISBN 84-96487-13-X..

Bibliografia

Lehen mailako iturriak

Egungo iturriak

  • Le Bohec, Yann. (2006). L’armée romaine sous le Bas-Empire. Antiquité-synthèses Paris: Picard. , 256 or. ISBN 2708407651.
  • Arce, Javier. (1989). «Un limes "innecesario"» "Romanización" y "reconquista" en la Península Ibérica : nuevas perspectivas: 185-190. ISBN 8474818966..
  • «Ciudades amuralladas y annona militaris durante el Bajo Imperio en Hispania. Una cuestión a debate» in Arce Martínez (koord). Horrea d'Hispanie et de la méditerranée romaine (Árbol académico, Bertrand Goffaux): 265-286. ISBN 9788496820623..
  • Pat Southern eta Karen R. Dixon (1996), The Late Roman Army . Routledge .
  • Karl Strobel, (2011) "Strategy and Army Structure between Septimius Severus and Constantine the Great," in Paul Erdkamp, A Companion to the Roman Army. Wiley-Blackwell.
  • M.C. Bishop eta J.C.N. Coulston (2006), Roman Military Equipment, From the Punic Wars to the Fall of Rome. Oxbow Books.
  • Hugh Elton (1996), Warfare in Roman Europe AD 350-425. Oxford University Press.
  • Peter Heather (2005), The Fall of the Roman Empire: A New History. MacMillan.
  • Benjamin Isaac (1992), The Limits of Empire: the Roman Army in the East. Oxford University Press, revised ed.
  • A.D. Lee (2007), War in Late Antiquity, A Social History. Blackwell.
  • Pat Southern and Karen R. Dixon, The Late Roman Army (Routledge, 1996).
  • Karl Strobel (2011), "Strategy and Army Structure between Septimius Severus and Constantine the Great," in Paul Erdkamp, A Companion to the Roman Army. Wiley-Blackwell.
  • Warren Treadgold (1995), Byzantium and Its Army, 284-1081. Stanford University Press.
  • Michael Whitby (2011), "Army and Society in the Late Roman World" in Paul Erdkamp, A Companion to the Roman Army. Wiley-Blackwell.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6634605
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q6634605