Macondo

Macondo Gabriel García Márquez idazle kolonbiarrak sortutako fikziozko herri bat da. Bakardadeko ehun urte eleberria bertan garatzen da. Ez dago halako izena duen herririk, baina Márquezen esanetan, Aracataca bere jaioterrtik 30 minutura zegoen banana-ustiaketa finka baten izena zen, bere sonoritateagatik gustatu zitzaiona.

2004an, Aracatacari izena aldatu eta Macondo jartzeko proposatu zen, herriko ekonomia suspertzeko: herritar gehienek ez zuten ekimena aintzat hartu eta ez zen aldaketarik egin.

Macondon gertatzen diren eleberriak

  • La hojarasca, Macondon garatzen dena.
  • Koronelari ez dio inork idazten, iraultza eta urte batzuetara Macondotik gertu dagoen herri batean gertatzen da.
  • Los funerales de la Mamá Grande, herriari buruzko hainbat zertzelada ematen dira.
  • La mala hora, Macondotik gertu dagoen herri batean, bertan dagoen Aita Angelek esaten baitu La hojarasca liburuan agertzen den doktoreari ez ziola eman kristau lurperatzea eta horregatik han bizi dela.
  • Bakardadeko ehun urte, Buendía familiaren istorioa, Macondon zentratua.
  • Vivir para contarla.
  • McOndo, ipuin antologia bat.
  • El sol brilla por la noche en Cachemira, protagonistak Macondon sartu nahi du eta bere ametsa errealitate egiten du.
  • La vie, mode d'emploi, Georges Perecen eleberria, Louvet familiak Macondon eginiko argazkia deskribatzen du.
  • Iragarritako heriotz baten kronika herria eleberrian agertzen da.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q934381
  • Commonscat Multimedia: Macondo / Q934381

  • Wd Datuak: Q934381
  • Commonscat Multimedia: Macondo / Q934381