Manuel Viegas

Manuel Viegas
Bizitza
JaiotzaAlgarbe eta Loulé (en) Itzuli, 1912ko azaroaren 1a
Herrialdea Portugal
HeriotzaOeiras eta Carnaxide (en) Itzuli, 1997ko maiatzaren 1a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaSchool of Arts and Humanities of the University of Lisbon (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Manuel Viegas Guerreiro (Querença, Loulé, Algarbe, 1912ko azaroaren 1a - Carnaxide, Oeiras, 1997ko maiatzaren 1a[1]) portugaldar antropologo eta folklorista izan zen.

Filologia eta etnologia ikasketak egin zituen, eta José Leite de Vasconcelos filologo eta etnologo handiaren laguntzaile estuenetako bat izan zen. Irakasle izan zen bigarren mailako irakaskuntzan eta unibertsitatean, eta antropologia kolonialeko azterketak egin zituen zenbait aldiz Angolan. 1975etik 1980ra Portugaleko Arkeologia Museoko zuzendari izan zen eta Lisboako Unibertsitateko Herri Tradizioko Zentroa sortu zuen.

Lanik aipagarrienak hauek ditu: Bochimanes Ikhu de Angola (1968), Pitões das Júnias. Esboço de Monografia Etnográfica (1981) eta Unhais da Serra. Notas Geográficas, Históricas e Etnográficas (1982). Gainera, bere maisu Leite de Vasconcelosen Portugalgo Etnografia lana argitaratu zuen hamar liburukitan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/05/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. João David PINTO CORREIA: Manuel Viegas Guerreiro Cvc.instituto-camoes.pt
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16518296
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 19687044
  • ISNI: 0000000108761662
  • BNF: 11990928k (data)
  • GND: 1047991136
  • LCCN: n84030436
  • SUDOC: 027982149
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05977/eu_v_0358/v0358
  • Wd Datuak: Q16518296