Maria Betaniakoa

Maria Betaniakoa

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzaal-Eizariya (en) Itzuli, ezezaguna
HeriotzaBetania, I. mendea ( urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Lazaro Betaniakoa
    Marta Betaniakoa
Jarduerak
Santutegia
Uztailaren 29, Erromatar Eliza Katolikoa, Ekainaren 4 eta Eliza ortodoxoa

Maria Betaniakoa, Marta eta Lazaroren arreba, Itun Berriko pertsonaia da. Maria Betanian bizi zen Jerusalem inguruetan. Bere etxean, Jesus hiru aldiz egon zen gutxienez.

Batzuk Maria Magdalenarekin nahasten dute, eta baita Lukasen Ebanjelioan aipatzen duten bekatore anonimoarekin, nahiz eta azkena egile askoren artean eztabaidatsua izatea.

Bibliaren aipamenak

Maria Betaniakoa Bibliaren hiru ataletan aipatzen da, beti Marta arreba batekin. Hiruetan Jesusengan maitasun handia erakusten du.

  • Lukasen Ebanjelioa (Casiodoro de Reina , Cipriano de Valera (1909). Lk 10:38-42): Jesus Galilean predikatzen ari zenean, Marta etxean zegoela. Marta etxera konpondu eta afaria prestatzen ari zen; Maria, bestalde, "Jaunaren oinetara eseri eta bere hitza entzuten" (Lk 10:39).
« Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion:

–Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko. 41 Jaunak, ordea, erantzun zion: –Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkaz eta larri; 42 baina bat bakarra da beharrezko. Alderik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko.

»
  • Lazaroren berpizkundea, Joanen Ebanjelioan (Casiodoro de Reina , Cipriano de Valera (1909). Jn 11:1-44), Maria eta Marta aipatzen ditu.
« Orduan, hari doluminak ematen etxean zeuden juduek, Maria arin jaiki eta irten egin zela ikusirik, jarraitu egin zioten, hilobian negar egitera zihoalakoan. Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko». »


  • Berriro, Joanen Ebanjelioan agertzen da, Betaniako afarian. (Jn 12:3)
« Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen, han bizi baitzen Lazaro, hildakoen artetik piztu zuena. Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen. Orduan, Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen: «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denariotan, eta behartsuei eman?» »


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q239058
  • Commonscat Multimedia: Mary of Bethany / Q239058

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 47554424
  • GND: 118577816
  • LCCN: n86141638
  • Wd Datuak: Q239058
  • Commonscat Multimedia: Mary of Bethany / Q239058