Martinus Rørbye

Martinus Rørbye

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartinus Christian Wesseltoft Rørbye
JaiotzaDrammen, 1803ko maiatzaren 17a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage, 1848ko abuztuaren 29a (45 urte)
Hobiratze lekuaHolmen Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakdaniera
Irakaslea(k)Christian August Lorentzen (en) Itzuli
Christoffer Wilhelm Eckersberg
Ikaslea(k)
ikusi
  • Louise of Hesse-Kassel (en) Itzuli
    Christen Dalsgaard
    Jacob Kornerup (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista grafikoa
Enplegatzailea(k)Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Prison of Copenhagen (en) Itzuli
    Ikuspegia artistaren leihotik
    Entrance to an Inn in the Praestegarden at Hillested (en) Itzuli
    The View from the Temple of Athena on the Acropolis (en) Itzuli
    Q20982618 Itzuli
    Fishermen from Skagen in the life boat (en) Itzuli
    Skageneko gizonak udako arratsalde batean eguzkitan
    A Turkish notary drawing up a marriage contract in front of the Kiliç Ali Pasha Mosque, Tophane, Constantinople (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Thorvaldsen domina  (1838) : A Turkish notary drawing up a marriage contract in front of the Kiliç Ali Pasha Mosque, Tophane, Constantinople (en) Itzuli
MugimenduaDanimarkako Urrezko Aroa
Genero artistikoagenero-margolana
paisaia margolaritza
erretratua

Martinus Christian Wesseltoft Rørbye (Drammen, Norvegia; 1803ko maiatzaren 19a-Kopenhage, 1884ko martxoaren 29a) margolari danimarkarra izan zen. Bereziki genero-margolanak margotu zituen, batzutan orientalismoarekin lotuta. Danimarkako Urrezko Aroaren margolari nagusietariko bat izan zen.[1]

Biografia

Danimarka Norvegiatik bereizi egin zenean, Danimarkara itzuli zen margolariak hamabi urte zituenean, 1814an bi herrialdeak banandu eta gutxira. 1820an, hamazazpi urterekin, Arte Ederren Errege Akademian hasi zituen ikasketak. Christian August Lorentzen eta Christoffer Wilhelm Eckersbergekin ikasi zuen, eta azken honekin lankidetza profesional estua izan zuen. Pintore horietatik xehetasunaren zentzua eta kolorearen enfasia ikasi zituen.

1824an hasi zen lanak erakusten. Behin baino gehiagotan parte hartu zuen Akademian, eta zenbait urtetan oso postu nabarmenak lortu zituen. 1820ko hamarkadan hainbat margolan egin zituen Kopenhage eta Selandia uhartearen ikuspegiekin, baita erretratuak ere. Behin baino gehiagotan lanak erakutsi zituen Charlottenborgen 1824az geroztik. Ikuspegia artistaren leihotik, Rørbye gazte baten margolana da, 1825 ingurukoa. Bere aurkezpenek, horietako asko sarituak, 1848ra arte jarraitu zuten.

1830eko hamarkadaren hasieran Norvegiara joan zen eta hango paisaiak margotu zituen, Johan Christian Dahl eta Caspar David Friedrichen eraginez. Jutlandian ere ibili zen eta 1830ean Hans Christian Andersen ezagutu zuen Angelusen. Hiru aldiz joan zen Skagenera 1833 eta 1848 bitartean, eta arrantzaleak, Ipar Itsasoa eta inguruak margotu zituen. Ondoren, Parisera, Erromara, Sorrentora, Siziliara, Atenasera, Greziako beste leku batzuetara eta Konstantinoplara bidaiatu zuen. Hainbat marrazki egin zituen, orientalismoari buruzko bere ezagutzekin haren garaikideen arreta erakarri zutenak.

1837an, Kopenhagera itzuli zen, non Akademiak, bere lanaren kalitatea aitortuz, bere izaera orientalista zuen obra baten konposizioarekin erakundean sartzeko aukera eskaini zion; Turkiako eszena folkloriko batekin erantzun zuen, Snyrnatik gertuko karabana, alegia, 1838an amaitu zuena. Akademiak aho batez onartu zuen. Garai hartan Horace Vernet frantsesarekiko miresmena adierazi zuen. Urte hartan urrezko preseetariko bat lortu zuen Charlottenborgen.

1839an Rose Frederikke Schiøttekin ezkondu zen. Urte berean bere osasuna hondatu egin zen eta margolaria Italiara joan zen osasunerako baldintza hobeen bila. Italian egon zen bitartean, Amalfiko plaza margotu zuen. Christen Dalsgaarden irakasle izan zen eta 1844an Akademiako irakasle. Urte hartan bertan Suediara joan zen. Baina bere osasuna berriro hondatu zen eta, 1848ko martxoaren 29an, Kopenhagen hil zen. Hil ondoren, urtebete geroago, bere azken obra batzuk aurkeztu ziren.[2][3]

Iruditegia

  • Ikuspegia artistaren leihotik (1825)
  • C.A. Lorentzen margolariaren erretratua (1827)
    C.A. Lorentzen margolariaren erretratua (1827)
  • Kopenhageko espetxea (1831)
    Kopenhageko espetxea (1831)
  • Borguneko egurrezko eliza (1833)
    Borguneko egurrezko eliza (1833)
  • Kaleko eszena Parisen (1834)
    Kaleko eszena Parisen (1834)
  • Itsasontzi greziar baten popa (1836)
    Itsasontzi greziar baten popa (1836)
  • Artista danimarkarren tertulia Erroman (1837)
    Artista danimarkarren tertulia Erroman (1837)
  • Nubio eserita (1839)
    Nubio eserita (1839)

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20070609130511/http://www.kid.dk/
  2. https://www.epdlp.com/pintor.php?id=15692
  3. https://www.kulturarv.dk/kid/VisWeilbach.do;jsessionid=D87C94D285503B18DE75BAA6760A5CEE?kunstnerId=1049&wsektion=biografi

Kanpo estekak

  • You Tubeko bideoa artistaren margolanak erakusteko.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q979541
  • Commonscat Multimedia: Martinus Rørbye / Q979541

  • Wd Datuak: Q979541
  • Commonscat Multimedia: Martinus Rørbye / Q979541