Mazarron (Mazarrón gaztelaniaz), Murtziako Erkidegoko udalerria da. 2007ko erroldaren arabera 36.223 biztanle ditu. Udalerria Behe Guadalentingo eskualdean dago, Murtziako Erkidegoaren hegoaldean, eta erkidegoko hiriburutik 72 kilometrora.
Inguru naturala eta kokapena
Mazarrongo hondartzaren ikuspegia.
Udalerria bi gune nagusitan bereizten da, batetik Mazarrongo Hondartza, eta bestetik Mazarrongo herrigunea. Horrez gain, Mazarrón honako auzoek osatzen dute: Bolnuevo, Cañada de Gallego, Cañadas del Romero, El Garrobo, El Margajón, El Mingrano, El Saladillo, Gañuelas, Ifre-Pastrana, La Atalaya, La Majada, Las Balsicas, Las Moreras, Los Rincones eta Leiva.
Mazarronek Cartagena eta Murtziako Fuente Alamorekin egiten du muga ekialdean, Murtziako Alhama eta Totanarekin iparraldean, Lorcarekin mendebaldean, eta Mediterraneo itsasoarekin hegoaldean.