Mudumalai Parke Nazionala
Mudumalai Parke Nazionala | |
---|---|
![]() | |
Kokalekua | Nilgiris barrutia, India |
Koordenatuak | ![]() ![]() Mudumalai Parke Nazionala Mudumalai Parke Nazionala (India) |
Azalera | 321 km² |
Izendapena | Parke nazional |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 1940 |
Webgunea | http://www.forests.tn.nic.in/WildBiodiversity/np_mnp.html |
Mudumalaiko parke nazionala eta bizitza basatiaren santutegia Indiako parke nazionala da, Tamil Nadu estatuan kokatua. Tigrearen erreserba ofizial izendatua dago halaber. Nilgiri mendien ipar-mendebaldean dago, Nilgiri barrutian, Kongu Nadu eskualdean. Bere mugak Karnataka eta Kerala estatuekin partekatzen ditu. Parke nazionala bost mendikatetan banatuta dago: Masinagudi, Thepakadu, Mudumalai, Kargudi eta Nellakota.
Eremu babestuan arriskuan dauden eta zaurgarriak diren hainbat espezie bizi dira, besteak beste elefante indiarra, Bengalako tigrea, gaur idiak eta lehoinabar indiarra. Eta berean, 266 hegazti-espezie daude, egoera kritikoan dauden bi putre barne: Gyps bengalensis bizkar zuriko putrea, eta Gyps tenuirostris moko zorrotzeko putrea.[1]
Nilgiri mendiak, Mendebaldeko Ghat mendien barruan, 6.000 kilometro koadrokoa eskualdea da, Mudumalaiko parke nazional osoa barne, eta UNESCOren Gizateriaren Ondare izateko hautagaia da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q2372700
Multimedia: Mudumalai National Park / Q2372700