Panpako mendilerroak

Panpako mendilerroak
Motaeskualde geografiko eta talde
Geografia
Map
Koordenatuak32°S 65°W / 32°S 65°W / -32; -65
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaCatamarca

Panpako mendilerroak (gaztelaniaz: Sierras Pampeanas) Argentinako eskualde geografikoetako bat da. Herrialdearen erdi-mendebaldean, zazpi probintzietan zehar ( Tucumán, Catamarca, La Rioja, San Juan, Santiago del Estero, San Luis eta Córdoba), hedatzen diren mendilerroen multzoa hartzen du. Iparraldean Ipar-mendebaldeko eskualdearekin du muga, hegoaldean Panparekin, ekialdean Chaco eta Panparekin eta mendebaldean Cuyorekin[1]. 300.000 km² inguruko eremua dauka.

Azpieskualde nagusiak

Iparraldetik hegoaldera:

  • Tucumán eta Catamarca artean: Cumbres Calchaquíes, Sierra del Aconquija;
  • Catamarcan: Sierra de Belén, Sierra de Ambato, Sierra de Ancasti (edo Sierra del Alto), Sierra de Fiambalá, Sierra de Hualfín;
  • La Riojan: Sierra de Famatina, Sierra de Sañogasta, Sierra de Velasco, Sierra de los Llanos, Sierra de los Colorados, Sierra de las Minas, Sierra de Chepes, Sierra de Paganzo;
  • San Juanen: Sierra de Valle Fértil, Sierra de la Huerta, Sierra Guayaguas, Sierra de Pie de Palo;
  • Santiago del Esteron: Sierra de Ambargasta, Sierra de Guasayán, Sierra de Sumampa;
  • San Luisen: Sierra de las Quijadas, Sierra de Varela, Sierra del Portezuelo, Sierra del Alto Pencoso, Sierra del Yulto, Sierras de San Luis, Sierra de Guayaguas, Sierra de Cantantal, Sierra del Tala;
  • Córdoban: Sierras de Córdoba, Sierras de Comechingones barne (azken hauek San Luisko probintziako mugan).

Ekonomia

Ekonomiaren oinarriak abeltzaintza, nekazaritza eta meatzaritza dira. Behi, zaldi eta ardi azienden hazkuntzak garrantzi handia du La Rioja, Córdoba eta, gutxiago bada ere, San Luisen. Nekazaritzan garia, artoa, zekalea, ekilorea, kuiatxoa, patata, tipula, artatxikia, kakahuetea, oloa, garagarra, tomatea, meloia eta angurria hazten dira. Mineral hobiek diru sarrera handia dakarte San Luis, La Rioja (Famatinako urrea, zilarra, nikela eta kobrea) eta Catamarcan (Sierra del Aconquija eta Sierra de Ancastiko eztainua)[1].

Industriarik aipagarrienak elikagai ekoizpena, ardogintza, ehungintza, tabakogintza eta zurgintza dira[1].

Erreferentziak

  1. a b c Argentina: Sierras Pampeanas. barrameda.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1425938
  • Commonscat Multimedia: Sierras Pampeanas / Q1425938

  • Wd Datuak: Q1425938
  • Commonscat Multimedia: Sierras Pampeanas / Q1425938