Pastelen Gerra edo Frantziaren lehen esku hartzea Mexikon 1838an Frantzia eta Mexikoren artean piztu zen gerra izan zen.
Gertaerak
1832an Santa Anna presidentearen ordezkari batzuek Remontel izeneko sukaldari frantziarraren jatetxean pastel batzuk jan zituzten eta kontua ordaindu gabe alde egin zuten. 1838an Deffaudfis baroiak, Frantziak Mexikon zuen enbaxadoreak, hainbat eskaera jaso zituen, besteak beste Remontelena. Mexikoko Gobernuak ez zien eskaerei erantzun eta urte hartako apirilaren 16an Pastelen Gerra piztu zen. 1839ko martxoaren 9a arte luzatu zen gatazka, 6.000 soldaduk parte hartu zuten, eta 200dik gorako hildako izan ziren[1].
Gerrari aitzakia eta izena eman ziotena Remontelen pastelak izan arren, horren atzean arrazoi sakonagoak zeude: Frantziak merkataritza abantailak lortu nahi zituen Erdialdeko Amerikan, eta Mexikoko gobernuaren eragozpenekin egin zuen topo[1].
Erreferentziak
- ↑ a b Nagore Irazustabarrena, «Gerra bat hasteko aitzakiarik behar duzu?», Argia, 2013-03-24, CC-BY-SA lizentzia
Kanpo estekak