Rockall

Rockall

Goiko aldean, Rockall uhartea, Ipar Ozeano Atlantikoan kokatzen den haitz txiki eta isolatua.
Beheko aldean, Rockall uhartearen kokapen mapa.
Geografia
KokapenaOzeano Atlantikoa
Azalera784,3
Punturik garaiena21,4
Politika
HerrialdeaOndorengo herrialde hauek uharte honen jabegoa aldarrikatzen dute:
 Erresuma Batua
 Irlandako Errepublika
 Danimarka
 Islandia
Gizartea
Biztanleria0

Rockall[1] Ipar Atlantikoko irla txiki eta arrokatsua da. Haitza desagertutako sumendi baten zatia da. 25 metrotako zabalera izango du oinarrian eta 22 metrotako altura hartzen du itsas mailatik. Haitzeko behin betiko biztanle bakarrak mangolinoak eta bestelako moluskuak dira. Itsas hegazti gutxi batzuek, hala nola kaioek, martinek eta zangek udan atseden hartzeko erabiltzen dute arroka.

Ezinezkoa da bertan bizitzea. Ez dago ur iturri naturalik.

Rockall.

Kokapena

Eskoziako St Kilda biztanlerik gabeko irlatik 301,4 kilometro mendebaldera dago eta North Uist irlako Hogha Gearraidh herrixkatik 368,7 kilometrora. Irlandako Errepublikako Donegaletik 424 kilometro ipar-mendebaldera dago.

Estatuen aldarrikapenak

Rockall uhartearen gaineko burujabetza Erresuma Batuak, Irlandako Errepublikak, Islandiak eta Faroe Uharteek/Danimarkak aldarrikatzen dute.

Erresuma Batuaren aldarrikapenak

1955eko irailaren 18an, Desmond Scott britaniar teniente-komandanteak uhartea Erresuma Batuari atxiki zion ofizialki. Hiru soldadu helikoptero bidez uhartera iritsi ziren, eta bertan Erresuma Batuko bandera ipini zuten. 1972an Erresuma Batuak uhartea Invernessko konderriari (Eskozia) atxiki zion. 1973tik aurrera Kanpoko Hebriden parte da.

Literaturan

Rockall sarritan agertzen da Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberrian, Ondarroako arrantzaleen arrantzaleku.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Rockall uhartearen inguruko historia eta datuak[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q206137
  • Commonscat Multimedia: Rockall / Q206137

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 244321924
  • GND: 7558611-3
  • LCCN: no2016010170
  • SUDOC: 204494079
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q206137
  • Commonscat Multimedia: Rockall / Q206137

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).


Hebridak
Barruko Hebridak:
Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva


Kanpoko Hebridak:
Barra · Benbecula · Berneray · Eriskay · Flannan uharteak · Great Bernera · Harris · Lewis · Monach uharteak (Heisgeir) · North Uist · Rockall · Scalpay · Shiant uharteak · South Uist · St Kilda