Sifoi

Sifoi.

Sifoi U forma duen hodi alderanztua da, alde bat bestea baino luzeagoa duena, eta maila edo garaiera desberdinetan dauden ontzietako isurkariak batetik bestera pasatzeko erabiltzen dena. Sifoiak funtzionatzea nahi bada aurrez hodia isurkariz bete behar izaten da.

Ur karbonikoa presioan duen beira lodiko botila ere bada; palanka bat duen metalezko txapel batez estalia izaten da, eta palanka hori zapaltzean hodi batetik isurkaria ateratzen da.

Sifoi deitu arren bestelako funtzionamendua duten elementuak

Badira elementu batzuk sifoi izenak jaso arren, sifoiaren oinarri hidraulikoarekin ez dabiltzanak.

Sifoi alderantzikatua

Sakontzeko, irakurri: «Sifoi alderantzikatu»

Ingeniaritza Zibilean, ura presio atmosferikoan duen grabitate bidezko ur-garraio sistema batean sifoi alderantzikatu deitu ohi zaio sakonune bat zeharkatzeko (izan bailara, errepide edo egitura), presiopean dagoen ubide tarteari.

Sifoi botila

Ur gasduna gordetzeko botila, barneko ura ateratzeko sakatzen den giltza moduko bat duena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-5-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q426656
  • Commonscat Multimedia: Siphons / Q426656

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300220910
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q426656
  • Commonscat Multimedia: Siphons / Q426656


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.