Utrechteko Unibertsitatea
Utrechteko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Universiteit Utrecht eta Rijksuniversiteit Utrecht |
Mota | ikerketa-unibertsitate publikoa |
Herrialdea | Herbehereak |
Jarduera | |
Kidetza | Utrecht Network (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Honen parte | ELIXIR-NL (en) ![]() |
Enplegatuak | 6.700 |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | Faculty of Science (en) ![]() Q2204164 ![]() Q61667155 ![]() Q61667212 ![]() Q61667890 ![]() Q61667892 ![]() Q61667896 ![]() University Medical Center Utrecht (en) ![]() Utrecht University Library (en) ![]() |
Zeren jabe | Achter de Dom 7, Utrecht (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1636 |
Sortzailea | Erasmo Rotterdamgoa |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Utrechteko Unibertsitatea (UU; nederlanderaz: Universiteit Utrecht, ofizialki Rijksuniversiteit Utrecht) Utrecht, Herbehereetan dagoen unibertsitate publiko ospetsua da. Herbehereetako unibertsitaterik zaharrenetakoa eta handienetakoa da, eta Europako ospetsuenetako bat. XX. mendeko laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera arte, Utrechteko Errege Unibertsitatea (Rijksuniversiteit Utrecht, RUU) deitu zitzaion. "Sol Iustitiae Illustra Nos" da bere leloa, hau da, "Zuzenbideko Eguzkia, argi gaitzazu. "
Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak egindako munduko unibertsitate onenen sailkapen akademikoaren arabera, Utrechteko Unibertsitatea munduko 52.a da eta hamaikagarren tokia du Europan.
1636ko martxoaren 26an sortua, Utrechteko Unibertsitateak 2020rako 31.801 ikasle hartzen ditu eta 7.191 pertsona enplegatzen ditu. 2004an, 525 doktoretza eman ziren eta 6.948 artikulu argitaratu ziren. 2018ko aurrekontua 857 milioi eurokoa izan zen.
Pertsonalitateak
Izen handiko pertsonalitateak izan dira unibertsitate honen ikasleak zein irakasleak. Hona hemen batzuk.
- Nicolaas Bloembergen (fisikaria, Nobel Saria)
- James Boswell (egile, legelaria)
- Michael Clyne (hizkuntzalaria)
- René Descartes (filósofo eta matematikaria)
- Frans de Waal (zoologo eta etologoa)
- Christiaan Eijkman (mediku, patologian espezialista, Nobel Saria)
- Willem Einthoven (mediku, fisikaria, Nobel Saria)
- Johann Georg Graevius (jakintsua)
- Gerardus 't Hooft (fisikaria, Nobel Saria)
- Jacobus Henricus van 't Hoff ([kimikaria, Nobel Saria)
- Jacobus Kapteyn (astronomoa)
- Tjalling Charles Koopmans (matematikari, ekonomialari, fisikaria, Nobel Saria)matemático, físico, economista, laureado del premio Nobel)
- Wilhelm Röntgen (fisikaria, Nobel Saria)
- Martinus J.G. Veltman (fisikaria, Nobel Saria)
Iruditegia
- De Uithof, campus berria.
- University College Utrecht
- University College Utrecht
- Dom van Utrecht.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Unibertsitatearen webgune ofiziala.
Datuak: Q221653
Multimedia: Universiteit Utrecht / Q221653