Chaudière-Appalaches

Chaudière-Appalaches
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
Zatiketa
ikusi
  • Lotbinière, Lévis (Quebec), Montmagny, Les Appalaches, Bellechasse, La Nouvelle-Beauce, L'Islet, Beauce-Sartigan eta Robert-Cliche
Geografia
Koordenatuak46°29′00″N 70°37′00″W / 46.4833°N 70.6167°W / 46.4833; -70.6167
Azalera15.676,75 km²
MugakideakCentre-du-Québec, Bas-Saint-Laurent, Estrie eta Capitale-Nationale
Demografia
Biztanleria435.595 (2020ko uztailaren 1a)
433.312 (2021)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2020)
Dentsitatea27,79 bizt/km²
chaudiereappalaches.com… eta chaudiereappalaches.com…
Chaudière ibaiko ur-jauziak.

Chaudière-Appalaches Quebeceko eskualde administratiboa da, San Laurendi ibaiaz bestalde Quebec Hiriaren hegoaldean dauden zenbait lur eremuk osatua. 12 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko.

Bere izena bi ezaugarri geografikotatik eratorria da: alde batetik San Laurendiren ibaiadarra den Chaudière ibaiak hegoaldetik iparraldera eskualde osoa zeharkatzen du; bestetik Apalatxeak, mendilerro luze honek eskualdea hego-mendebaldetik ipar-ekialderako bidaia egiten baitu.

Hiri nagusia Quebec Hiriaren parean dagoen Lévis da baina eskualdearen egoitza Montmagnyn dago.

Geografia

Quebec Hiritik eta San Laurenditik hegoalderantz eskualde natural eta historiko batzuk bildu ziren eskualde administratibo hau sortzeko. Eskualdeak hauexek dira:

  • Côte-du-Sud: "Côte-Nord" izendapenaren aurrean, ibaiaren hegoaldeko ibarreko esparru batzuek osatzen dute; Bellechasse, L'Islet eta Montmagny eta Bas-Saint-Laurenteko Kamouraska MRCak sartu ohi dira bere baitan. Eskualde natural hau administratiboki banatzearen kontrako protestak egon izan dira.
  • Lévis aldea: 2002ko udalerrien fusioetatik 130.000 biztanleko hiria denez, desberdintasun handiz eskualdeko handiena da. Quebeceko metropoli komunitatearen barruan dago.
  • La Beauce: funtsean Chaudière ibaiak sortutako harana, nortasun eta ekonomia indartsuak ditu. Hiri nagusia Saint-Georges (32.000 biztanle 2009an) da, Chaudière-Appalacheseko bigarrena.
  • Les Appalaches osoa eta Beauce-Sartiganeko zati bat Cantons-de-l'Est eskualde historikoaren barruan kokatu izan dira baina administratiboki ez zituzten Estrien sartu.

Mugakideak

Historia

Eskualde administratiboa 1987an sortu zen, lurralde-berrantolaketaren ondorioz Quebec Hiria buru zen eskualde handiagoa banatu zenean.

XXI. mendearen lehen urteetan eskualde hau izan da politikoki ADQ alderdi kontserbadorearen gotorlekurik handiena: 2008ko Quebeceko hauteskundeetan 8 diputatutik 4 atera zituen; bizitza maila altuko eskualde frantses hiztun honetan bi alderdi nagusiei (PQ, PLQ) ihes egindako hauteslea erakarri du eta Stephen Harperren Kanadako Alderdi Kontserbadoreak ere estatuko hauteskundeetan Quebeceko emaitzarik onenak erdietsi ditu.

Demografia

Zenbait MRC biztanleria galtzen ari diren bitartean, Lévisen (Quebec Hiriaren itzalpean) eta Beauceko ardatz nagusian igotzen ari da.

Hizkuntzak

Historikoki Cantons-de l'Ets eta Beauce aldean leialista, eskoziar, ingeles eta irlandar jatorriko ingeles hiztun komunitateak egon badira ere, gaur egun eskualdea oso frantses hiztuna da: 2006ko erroldan %78,9k frantsesez zekiten eta %20,9k frantsesez eta ingelesez[2].

Jatorriko herriak

Gaur egun ez dago jatorriko herrien komunitate bat bera ere eskualde honetan.

Banaketa administratiboa

Eskualde honek 9 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den hiri independente bat; oro har 136 udalerri ditu. MRCak, baliokidea eta beren hiriburuak:

MRCak

Hiri independentea

  • Lévis.

Erreferentziak

  1. Institut de la statistique du Québec Quebeceko Estatistika Institutua.
  2. Hizkuntza estatistika institutuaren webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Chaudière-Appalacheseko ataria.
  • (Frantsesez) Turismoa eskualdean.
  • (Frantsesez) CRÉ Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
  • (Frantsesez) Eskualdea Quebeceko estatistika institutuan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1068386
  • Commonscat Multimedia: Chaudière-Appalaches / Q1068386

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 132669548
  • LCCN: n92054788
  • Lekuak
  • OSM: 8138409
  • Wd Datuak: Q1068386
  • Commonscat Multimedia: Chaudière-Appalaches / Q1068386


  • i
  • e
  • a
01 Bas-Saint-Laurent · 02 Saguenay–Lac-Saint-Jean · 03 Capitale-Nationale · 04 Mauricie · 05 Estrie · 06 Montréal · 07 Outaouais · 08 Abitibi-Témiscamingue · 09 Côte-Nord · 10 Nord-du-Québec · 11 Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine · 12 Chaudière-Appalaches · 13 Laval · 14 Lanaudière · 15 Laurentides · 16 Montérégie · 17 Centre-du-Québec